Frantziako Iraultzaren eta sozialismo demokratikoaren tradizio politikoaren baitako balioak barne hartzen ditu PSCk: askatasunaren, berdintasunaren eta elkartasunaren balioak.
Politika egoki batek egiten denaren inguruko arrazoizko azalpena eskaini behar duela, bete beharreko helburua adierazi behar duela eta berau lortzeko erreformen ildoa marraztu behar duela uste dugu sozialistok. Beraz, bere ekimenari zentzua emango dioten balioek gidatu behar dute, eta ildo bat taxutu behar da, hura gabe politikez haratago ez baita POLITIKARIK.
anar al menúHauek dira gure pentsamoldea eta ekimena gidatzen dituzten balioak, eta pribilegioei, desberdintasunei eta indibidualismo insolidarioari kontrajartzen zaizkie.Defendatzen dugun proiektuari zentzua ematen diote balio hauek, eta bizitza kolektiboan, berezko profila duen aktore bereizi gisa identifikatzen gaituzte; balio horiek indarrean daude eta jendearen arazoei erantzuteko helburuarekin, gure jarduera politikoa adierazi, komunikatu eta ezartzeko baliagarriak zaizkigu.
Osotasun indibiduala eta gizartearen ongizate kolektiboa lortu eta ziurtatzeko helburua duen balio kolektiboen eredua da gure sozialismoa; aurrerapen zientifiko eta teknikoa eta garapen ekonomikoa, gizarte, kultura eta norbanakoaren garapenerako tresnak izango diren gizartea; jatorri sozial edo etnikoa, sexua, egoera fisikoa edo mentala, sexu-joera, erlijioa edo ideia politikoengatik inor diskriminatuta edo baztertuta sentituko ez den gizartea.
Galdera berrien, erronka berrian eta desberdintasun berrien sorrerarekin, antzinako arazoak konpontzeko aukera handiak dituen une historikoa bizi dugu. Beraz, sozialismo demokratikoa eguneratu beharra dago, gure balioei zentzu berria emanez.
Lehenik eta behin, askatasuna: erantzukizun hiritarrari eta gizartearekiko konpromisoari lotutako askatasunaren kontzeptua aldarrikatzen dugu; demokraziaren konpromisoarekiko banaezina den askatasuna, eta gizarte eta politika aldaketetarako tresna kolektibo erabilgarri eta eraginkorren erabileran oinarritzen den demokrazia.
Bigarrena, justizia eta berdintasuna: aukera berdintasuna bermatzeaz gain, berdintasuneko politika aktiboen bidez guztiontzat aukerak bermatuko dituen gizartea sortzea da gure asmoa. Justizia pertsonen aurkako diskriminazioaren amaiera da, eta eskubide eta aukera berdintasunaren lorpena.
Eta, azkenik, elkartasuna: Administrazio publikoaren eremu eta maila guztietan aberastasunak eta aukerak banatuko dituen gizartearen kontzeptuari zentzua eman nahi diogu. Eta horretarako, administrazio horiek indartzeko eta malgutzeko asmoa dugu, gizartearen behar berriei egokitzeko gaitasun handiagoa izan dezaten.
Partit dels Socialistes de Catalunya (PSC-PSOE) - Nicaragua 75-77 - 08029 Barcelona - 93 495 54 00 - www.socialistes.cat - Publicació digital controlada per Nielsen/OJD